Beherapena!

MOKOROA Txakolina dastaketa kaxa

2 x Mokoroa txakolina (%85 Hondarrabi Zuri %15 Chardonay)

2 x Mokoroa txakolina Rosé (%50 Hondarrabi Zuri %50 Hondarrabi Beltza)

1 x Mokoroa txakolina Kimuak (%100 Hondarrabi Zuri)

1 x Mokoroa txakolina Zain (%85 Hondarrabi Zuri %15 Chardonay)

6 x 0,75L

59,95 

Banatu

Deskribapena

Mokoroa txakolina Txuria

Txakolin tradizional hau, %85 Honadarrabi zuri eta %15 Chardonay duena, txakolin fresko eta arina da, Hondarrabi zuriak ematen dio txakolinaren identitatea, berezkoak dituen azidotasuna eta zitriko puntuarekin, eta Chardonay-ak txakolina orekatzen laguntzen du, mahats mota oso ezberdina izanik primeran ezkontzen da eta melokotoi edo udare helduaren ikutua ematen dio, baita apur bat gorputz gehixeago ere kalitate goreneko txakolina lortuz. Getariako txakolineko ekoizpen modu tradizionala jarraituz, txinparta puntu atsegin bat dauka.

Mokoroa txuria primerakoa da otorduen aurretik hartzeko, pintxo batzuekin lagunduta, bereziki janari gaziak eta garratzak etortzen zaizkio ondo, antxoak gatzetan edo piparen kontserbak kasu, baita bestelako arrainak ere.

Mokoroa txakolina Gorria

Mokoroa txakolin gorria, %50 Hondarrabi zuri eta %50 Hondarrabi beltzarekin ekoizten da. Mahts bilketaren ondoren, bi Hondarrabi mahatsen nahasketa bere azalekin mazeratzen da 15 orduz prentsatu aurretik, ondoren depositoetan hartzitzeko. Ardo gorria hau, nahiko arina da, gaztea eta freskoa, baina badu mahatsaren azalak eransten dion tanizitatea. Txakolinaren identitatea izaten jarraitzen du, azidotasuna eta zitriko puntu atsegina, baina hondarrabi beltzak fruitu gorrien ukitua ematen dio, marrubia edo gerezia bezalakoak eta baita puntu migots bat ere.

Primerakoa da frijitutako arrainak edo barazkiak laguntzeko eta ohikoa baina grasa gehixeago duten beste arrain edo haragi batzuk ere.

Mokoroa Kimuak txuria

Kimuak, negua eta gero mahats ondoetan mugitzen hasten diren lehen hostotxoak dira, hauek mahats ondoaren zati delikatuena dira, duten hauskortasunagatik, eta baita xamurrenak ere. Kimuen garaia gauza berriak itxaroteko eta uzta berriari begira jartzeko garaia da.

Hitz honek ondo laburbiltzen du txakolin honen izaera, izan ere, freskoa eta delikatua da, baina barnean gordetzen du mahatsondoaren konplexutasun guztia. %100 Hondarrabi zuriarekin egiten da, ohiko mahats bilekta amaitzean, depositu bat aukeratzen da, normalean bukaeran bildutako mahatsarekin egindakoa, ohiko txakolinek dutena baina heldutasun puntu bat gehiago duena baina azidotasuna mantentzen duena. Depositu honek hartzidura amaitzean, edariak duen ama astean behin nahasten zaio behin eta berriz, txakolinaren eboluzioa laguntzeko, horrela, txakolin orekatu eta luzeago bat lortzen dugu, eta aurki ditzakegun fruituez gain, bigarren mailako beste nota batzuk lortzen ditugu, hala nola, txigortuak edo legamiarenak.

Txakolin hau guztiz gastronomikoa da, eta jatorduak laguntzeko oso egokia, batez ere ikatz parrilan erretako arrainak laguntzeko primerakoa.

Bere amarekin egindako lan honek, txakolin honi beste maila bat emateaz gain, botilan epe luzez irauteko baldintzak eskaintzen dizkio, eta iraun ez ezik, eboluzioak jarraitu eta urteen poderioz hobetzeko propietateak ditu.

Mokoroa Zain Txuria

Zain hitzak, hiru esanahi ditu euskaraz, zainak sustraiak dira, zaintza eta zain egotea. Hiru kontzeptuak daude presente, txakolinaren interpretazio berri hau egiterakoan, izan ere, txakolinaren sustraietara itzuli nahi izan da, gure arbasoek zituzten teknikak berreskuratu, batez ere mahastiaren zainketan, eta egurra erabiltzera itzuliz. Mahastiko lana bezeriki zaintzen da, hostoak kenduz eta belarra motz mantenduz, mahats sortak 20-25 egun gehiagoz heldu ahal izateko mahastian bertan, upategi ondoko bi partzeletan. Hondarrabi zuri partzelak ipar mendebaldera ematen du eta mahatsak poliki poliki hartzen du azukrea, eta hainbeste denboran helduagatik ez da graduazio oso altuko txakolina (%12 inguru). Lehengai horrekin, prentsatu eta haritz frantsesezko 500Lko upeletan sartzen da, bertan hartzitu eta zaine gotea geratzen da, urte betez ondu arte astean behin bere amarekin landuz.

Horrela, txakoli konplexu eta landua lortzen da, atzean geratzen dira zitriko eta azidotasun nabariak, nahiz eta azidotasuna kontserbatzen duen eta beste mota bateko notak azaltzen dira, fruta helduak, edo gurina esaterako. Primerakoa mota guztietako itxaskiak laguntzeko baita janari astunagoak ere, arkumea edo saltsak.

 

Informazio gehigarria

Pisua 3000 g

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Izan zaitez lehena "MOKOROA Txakolina dastaketa kaxa"-ri buruzko iritzia ematen

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Baliteke hau ere gustuko izatea…