MOKOROA ZAIN Txuria 6 botila
%85 Hondarrabi Zuri %15 Chardonay
MOKOROA ZAIN barrikan hartzitua
6 x 0,75L
99,95 €
Deskribapena
Mokoroa Zain Txuria
Zain hitzak, hiru esanahi ditu euskaraz, zainak sustraiak dira, zaintza eta zain egotea. Hiru kontzeptuak daude presente, txakolinaren interpretazio berri hau egiterakoan, izan ere, txakolinaren sustraietara itzuli nahi izan da, gure arbasoek zituzten teknikak berreskuratu, batez ere mahastiaren zainketan, eta egurra erabiltzera itzuliz. Mahastiko lana bezeriki zaintzen da, hostoak kenduz eta belarra motz mantenduz, mahats sortak 20-25 egun gehiagoz heldu ahal izateko mahastian bertan, upategi ondoko bi partzeletan. Hondarrabi zuri partzelak ipar mendebaldera ematen du eta mahatsak poliki poliki hartzen du azukrea, eta hainbeste denboran helduagatik ez da graduazio oso altuko txakolina (%12 inguru). Lehengai horrekin, prentsatu eta haritz frantsesezko 500Lko upeletan sartzen da, bertan hartzitu eta zaine gotea geratzen da, urte betez ondu arte astean behin bere amarekin landuz.
Horrela, txakoli konplexu eta landua lortzen da, atzean geratzen dira zitriko eta azidotasun nabariak, nahiz eta azidotasuna kontserbatzen duen eta beste mota bateko notak azaltzen dira, fruta helduak, edo gurina esaterako. Primerakoa mota guztietako itxaskiak laguntzeko baita janari astunagoak ere, arkumea edo saltsak.
Informazio gehigarria
| Pisua | 1500 g |
|---|





Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.