MOKOROA KIMUAK Txuria 6 botila
%100 Hondarrabi Zuri
MOKOROA KIMUAK bere amarekin ondua
6 x 0,75L
59,95 €
Deskribapena
Mokoroa Kimuak txuria
Kimuak, negua eta gero mahats ondoetan mugitzen hasten diren lehen hostotxoak dira, hauek mahats ondoaren zati delikatuena dira, duten hauskortasunagatik, eta baita xamurrenak ere. Kimuen garaia gauza berriak itxaroteko eta uzta berriari begira jartzeko garaia da.
Hitz honek ondo laburbiltzen du txakolin honen izaera, izan ere, freskoa eta delikatua da, baina barnean gordetzen du mahatsondoaren konplexutasun guztia. %100 Hondarrabi zuriarekin egiten da, ohiko mahats bilekta amaitzean, depositu bat aukeratzen da, normalean bukaeran bildutako mahatsarekin egindakoa, ohiko txakolinek dutena baina heldutasun puntu bat gehiago duena baina azidotasuna mantentzen duena. Depositu honek hartzidura amaitzean, edariak duen ama astean behin nahasten zaio behin eta berriz, txakolinaren eboluzioa laguntzeko, horrela, txakolin orekatu eta luzeago bat lortzen dugu, eta aurki ditzakegun fruituez gain, bigarren mailako beste nota batzuk lortzen ditugu, hala nola, txigortuak edo legamiarenak.
Txakolin hau guztiz gastronomikoa da, eta jatorduak laguntzeko oso egokia, batez ere ikatz parrilan erretako arrainak laguntzeko primerakoa.
Bere amarekin egindako lan honek, txakolin honi beste maila bat emateaz gain, botilan epe luzez irauteko baldintzak eskaintzen dizkio, eta iraun ez ezik, eboluzioak jarraitu eta urteen poderioz hobetzeko propietateak ditu.
Informazio gehigarria
| Pisua | 6000 g |
|---|






Iritziak
Oraindik ez da iritzirik jaso.