Mokoroa Gorria

  • Bodega: Bodegas Mokoroa
  • Jatorrizko Izendura: Getariako Txakolina
  • Barietatea: Gorria
  • Graduak: 11.50%

Elaborazioa: Mahatsa ahalik eta denbora txikienean prozesatzen da, horrela, ahalik eta ondoen kontserbatzeko bere ezaugarriak. Mahats beltzetik %85a eta txuritik gainontzekoa (Hondarrabi zuri eta Chardonay) daukan nahasketa 18 bat orduz mazeratzen utziz lortzen den mostoarekin egiten da. Hartzidura prozesuko tenperaturak arretaz kontrolatzen dira, oxigenoaren presentzia ekiditeko.

Kata:

Ikusmen fasea: Gerezi kolore arroxa. Bere disdira eta dituen burbuila finengatik bereizi daiteke.

Usaimen fasea: Txakolin oso freskoa eta usaintsua da, fruitu gorrien, gomazko goxokien eta zitrikoen notekin.

Dastamen fasea: Ahoan sarrera atsegina da, ardo gorri oso frutala da eta ahoan usaimen faseko sentipen berak emango dizkigu. Garraztasun kontrolatua dauka eta tanizitate apur bat. Finean, ardo orekatu bat daukagu, adi berean gorputza eta freskotasuna duena.

 
ver carro Contact